XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Teatro hutsa diren deskamisatuen elemeleak predikatzen dira, ukabila jasota ospatzen dira mitinak, etab.

Aho batean mihi bi bezala, sozialismoak aurpegi bi hartu du publikorako: bat hotza, teknikoa, kabinetekoa, politikoa; bestea onbera, adikorra, paternalista.

Garratza eta gozoa.

Efikaza eta morala.

Polizia sekretua eta aita parrokoa, Guerra eta González.

Baina biak batera egotekotan, Jano-buru gisa.

Elektoralki ongi muntatua dela, erakutsi duen konbinazio gazi-gozo hau, diskurtsu inkoherente baten soluzio inkoherentea (oportunismo guztietara zabalik), ura eta sua, justu-justu tradizionalki sozialismoak liberalismoari salatu ohi zion iruzurra da.

Ekonomiaren autonomia naturalarena.

Fetitxea.

Gezur aldi honetan.

Ez da borondate on ala gaizto kontua, norbaitek horrelaxe hartu nahi badu ere.

Funtsean egoerari darion anbiguotasuna da.

Krozkoaren zentzu bikoiztasunak, itzul-inguruak, ekibokoak, nahasketak, gezurra.

Errealitatea bera aldatu egin da.

Egokitu beharra dago.

Eduki da lehen definizio bat (errazagoa zena, sinpleagoa zelako, berrogei urtetako oposizio batean), baina kanbioari egokitzeko prozesuan, inseguru oraindik, lekua ongi hartu ezinda egoera isurkorrean, desdefinizioa nagusitzen da.

Lausoa.

Galdu da lehengo definizioa eta berririk oraino ez da asmatu.

Irudi proteiko bat hartzen du diskurtsuak.

Abertzaleak gara eta, beraz, independentzia da gure aspirazioa, baina desfasaturik dago kontzeptu hori.

Autodeterminazio-eskubidea errebindikatzen dugu, baina printzipio gisa bakarrik, praxian beste batzuk dira soluzionatzeko dauzkagun arazoak.

Gu ez gaude instituzioen kontra (instituzioak dira, agian, ulertu beharko da, gure kontra daudenak).